Euskal Herriko finalerdia jokoan gaur, Irazustabarrenak eta Huizik

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 21a, 00:00

Irazustabarrenak eta Huizik irabazi zuten elkarrekin Grabni txapelketa.

Anoetan daukate hitzordua, 17:00etako jaialdian, Errekaleorren aurka. Jubenilak Zeanurin ariko dira. 

Partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte asteburu honetan, bailarako palistek. Esanguratsuena Amaia Irazustabarrenak eta Maide Huizik izango dute gaur, 17:00etan hasiko den jaialdian, Anoetan. Euskal Herriko Ligako finalerdia jokatuko dute bertan, eta Errekaleorreko bikotea izango dute aurkari. Irabazleak, final haundirako txartela eskuratuko du.

Euskal Herriko Ligan, baina jubeniletan, Zeanurira joango dira hernaniarrak, bigarren jardunaldia jokatzera. 10:00etan hasiko da, eta partidu ugari jokatuko dituzte. Hasteko, Gure Pilotaren kontra ariko da Hernani B, Irati Minerrek, Maddi Iriondok eta Joana Tolaretxipik osatutakoa. Eta Enara Maciciorrek eta Ane Kerejetak (Hernani A) Olarretaren aurka jokatuko dute.
 

Udaberrin Txapelketan, bi partidu asteburuan

Udaberri Txapelketan, bestalde, Mundarroko eta Hernaniko bikote bana ariko da asteburuan. Gaur 15:00etan, Txomiñenen jokatuko dute Goizueta eta Luluaga astigartarrek, Zarautzeko Landaren eta Olazabalen aurka. 

Eta hernaniarrei dagokienez, Manterola eta Zurutuzak bihar jokatuko dute, 09:30etan Donostiako Loiolan, Loiolatarrako Barbuloren eta Zumetaren aurka. Partidu zaila izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!