Bikotekakoaren bigarren tiraldia bihar, Olaberrian

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 21a, 00:00

Bihar jokatuko dute Gipuzkoako Bikotekako Txapelketaren bigarren tiraldia. Olaberrian izango da, goizeko 09:00etatik 11:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik eta 17:30etara. Ereñotzun hasi zuten txapelketa, aurreko igandean; eta Urumea bailarako zazpi bikote ari dira parte hartzen. Gizonezkoetan, hirugarren daude Ibon eta Aner Miner aita-seme ereñotzuarrak; eta emakumezkoetan, postu berean Martxeli Kanflanka ereñotzuarra, Nekane Etxeberria andoaindarrarekin batera. Biharkoan ez da Gipuzkoako Toka Txapelketako tiraldirik izango; Usurbilen izango da hurrengoa, hilaren 29an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!