Mutrikuarrekin zita bikoitza Hernanik, bigarren itzulia hasteko

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 21a, 00:00

Hernani eta Amaikak Bat, Zubipen, aurreko denboraldiko partiduan.

Mutriku izango dute kontrario Ohorezko Erregionaleko bi taldeek: neskek etxean eta mutilek kanpoan.

Aho-zapore gozo-gozokoa izan da aurreneko itzulia Hernanirentzat, Ohorezko Erregional Mailan: mutilak aurreneko postuan daude, eta neskak hirugarrenean, liga erdia jokatuta.

Erritmoa mantendu nahi dute bigarrenean, eta kontrario komuna izango dute hasteko: Mutriku. Neskek etxean jokatuko dute berriro, eta Zubipen hartuko dute Amaikak Bat Mutriku, gaur arratsaldeko 16:00etan hasita. Irabazi beharreko partidua daukate berdeek, ligako 14garren sailkatua baita talde mutrikuarra. Bigarren postuaren lehian jarraitu nahi dute hernaniarrek, Mariñorekin.

Mutilek, berriz, Mutrikun jokatuko dute gaur, arratsaldeko 16:30etan, Mutrikuren kontra. Berdeek azkar ahaztu nahi dute Elgoibarren jasotako porrota, eta lidertza sendotu. Une honetan, hiru puntuko aldea daukate Añorga bigarrenarekin.

Mundarrok, bestalde, etxean hasiko du bigarren itzulia, Erregional Preferentean. Sanpedrotarra izango du bisitari bihar, 12:15etan Zarkumendegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!