Salaberriak sasoi betean jarraitzen du eta beste garaipen bat lortu du

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 17a, 00:00

Zortzitik zortzi garaipen lortu dituzte goizuetarrak eta Etxebarriak. Expositok jokatu ez arren, garaipen bat gehiago du txapelketan.

Iker Salaberriaren bolada onak ez du etenik. Igandean Bilbon, beste garaipen bat lortu zuen Etxebarriarekin batera, Binakako Promozio Txapelketan eta zortzi partiduetan zortzi garaipen lortu dituzte nafarrak eta bizkaitarrak. 22-11, erraz irabazi zieten Victor eta Gaskueri. Lehenengo postuan daude sailkapenean eta bi partiduren aldea dute Larrazabal eta Eskiroz, bigarren sailkatuekiko. Hirugarren postuarekiko hiru garaipenen aldea dute eta esan liteke finalerdiak oso gertu dituztela. 

Hodei Expositok ez zuen jokatzerik izan ostiralean, baina bere ordez aritu zen Dario eta Eskuzarekin batera 22-13 irabazi zieten Victor eta Erostarberi. Exposito eta Bikuña laugarren daude sailkapenean bost garaipenekin, nahiz eta aurreko partiduan ordezkoek jokatu. 

 

Barandiaran eta Gurutzealde azken fasera, Trinketean

Profesionalak alde batera utzita, C.D.Hernaniko pelotariek emaitza txarrak lortu zituzten pasa den asteburun. Une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, hamar garaipen eta hamabi porrot izan zen azken balantzea.

Emaitza onenak Gipuzkoako Txapelketako haur mailako errendimenduaren eskutik etorri ziren. Imanol Ormazabal eta Ekhi Osesek 18-3 irabazi zieten Iparragirre eta Larrarteri (Behar Zana) eta Aratz Labaka eta Lier Zugastik 18-9 irabazi zioten Txulobi klubari (Aduna).

Hasiera ona egin dute bi bikoteek, itxaropen haundiak dituzte txapelketa honetan.

Emaitza txarrena eta onena bailarako pelotarientzat Gipuzkoako trinkete txapelketan iritsi ziren. Mundarroko Barandiaranek eta Gurutzealdek beste garaipen bat lortu zuten, 33-40, Eple 1en aurka eta taldeko bigarren postuan amaitu dute lehenengo fasea. Azken fasean txapela izango dute jokoan. Aukerarik gabe geratu dira Egoitz Altunak eta Iñigo Labakak 40-19 galdu zuten Taberna eta Chiapusoren (Eple) aurka. Sailkapen faseko azken partidan eta promozioa jokatu beharko dute mailaz ez jaisteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!