Prebentziozko hustuketa, Añarben

Iragarpen meteorologikoen arabera, prezipitazio handiak eta iraunkorrak izango dira aste honetan, eta baliteke 200 l/m2 baino gehiago pilatzea Añarbeko arroan. Iragarpen horren aurrean, ostiralean 12 m3/s-ko prebentziozko hustuketa hasi zuten Añarben, frontea iritsi aurretik urtegian dagoen babeslekua handitzeko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!