Asteburu honetan bukatuko dute aurreneko itzulia, talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 14a, 00:00

Hernaniko jokalari bat, Intxaurdiko bi kontrarioren artetik ihes egin nahian.

Ohorezko Erregional Mailan, etxean ariko dira Hernaniko neskak bihar, eta Elgoibarren mutilak gaur.

Urte berria hasi, eta aurreneko itzulia bukatu. Gaur osatuko dute denboraldi erdia, Urumea bailarako futbol talde nagusiek: lehenengo itzuliko azkeneko partidua jokatuko dituzte, erregional mailan. 

Ohorezko Erregional Mailan, etxean ariko dira Hernaniko neskak, bihar arratsaldean. Ez dute kontrario xamurra izango Zubipen, Lagun Onak taldea, 16:00etan hasita; baina berehala nahi diote buelta eman, joan den asteburuko porrotari. Antiguokoren zelaian galduta, sailkapeneko bigarren postua galdu dute berdeek, eta hori berreskuratzeko bidean, etxekolanak egin nahi dituzte behintzat, hiru puntuak eskuratuta.

Hernaniko mutilek, berriz, partidu gogorra izango dute Elgoibarren, gaur arratsaldeko 16:00etan, Mintxetan. Berdeek lider bukatuko dute aurreneko itzulia, ziur, lau punturen aldea baitaukate Añorga bigarrenarekin; eta alde horri eutsi nahi diote, denboraldiaren bigarren zatian lidertza defendatzeko.

Gaur bukatuko dute aurreneko itzulia Mundarroko mutilek ere, Erregional Preferentean. Zarkumendegin jokatuko dute, arratsaldeko 16:00etan hasita, Oriokoren kontra. Denboraldi gorabeheratsua ari dira izaten moreak, eta beheko postuetatik urrundu ezinik dabiltza. Kontrario zaila daukate gaurkoan, baina erakutsi dute edozeini irabazteko gai ere badirela, eta hiru puntuen bila aterako dira, azkeneko sailkatuekin tartea haunditzeko. Azkeneko postu horietan dago Hernani, azkenaurreko sailkatua baita. Lasarte-Orian bukatuko dute denboraldia berdeek, Ostadarren kontra, gaur arratsaldeko 18:30etan.

Erregionalean ez ezik, mutil jubenilen Liga Nazionalean ere bukatuko dute aurreneko itzulia, asteburuan. Hernanik Zubipen jokatuko du gaur, 16:00etan, Beasainen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!