Azkeneko minutuetan ihes, irabazteko aukerak

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 00:00

Hernanik ezin izan zuen markagailua irauli, Casa de la Riojaren kontra.

Hernanik 57-67 galdu zuen etxean, Casa de la Riojaren kontra; eta Mundarrok 66-62 Bergararen kantxan.

Ez dute nahi bezala hasi urtea, mutilen saskibaloi talde nagusiek. Bukaerara arte lehiatu arren, porrota jaso zuten bi taldeek, joan den asteburuan: Mundarrok kanpoan, Gipuzkoako lehenengo mailan; eta Hernanik etxean, bigarren mailan. Azkeneko minutuetan egin zien ihes garaipenak, biei.

Bergararen kantxan jokatu zuten astigartarrek, eta 66-62 galdu zuten. Markagailuan aurretik iritsi ziren atsedenaldira (28-30), baina hirugarren laurdenean eman zion buelta Bergarak, eta alde txikiari eutsi zion bukaerara arte.

Hernaniri, berriz, azkeneko laurdenean egin zion ihes garaipenak, Casa de la Riojaren kontra. Atsedenaldira 33-41 iritsi zen galtzen, baina partidua ia berdintzea lortu zuen hirugarren laurdenean (45-47). Azkeneko laurdenean, ordea, berriro egin zuen ihes Casa de la Riojak, 12-20ko partziala lortuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!