Argitasunez eta ilusioz betetako Gabonak, Urumea bailaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 00:00

Gabonen bueltan, makina bat ekintza egin dira Urumea bailaran, txikientzat, gazteentzat, helduentzat zein adinekoentzat. 2022garren urtea atzean utzita, 2023ari eman diote hasiera herritarrek bailaran egin diren jarduerekin, besteak beste, Eguberriko errondarekin, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisitarekin, urte zahar eguneko ekintzekin eta Errege Magoen etorrerarekin. Momentu guzti hauek gordetzeko zenbait argazki atera ditu Kronikak, eta ondorengo sorta txikia jarri du herritarren eskura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!