Zabalik dago jadanik 2023ko Laburbiran, ikus-entzunezkoen zirkuituan, lanak aurkezteko epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 5a, 00:00

Sortzaileen izen-emate epea urtarrilaren 15arte egongo da zabalik, eta martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean egingo da aurtengo edizioa.

20garren edizioa beteko du 2023an Laburbirak, euskeraz sortutako film laburren zirkuituak. Helburu garbiak izaten jarraitzen du egitasmoak: euskerazko sortzaileen lanak ezagutarazi nahi dituzte, berrikuntzak ekoizten jarrai dezaten; eta, bestalde, ikusleei bertan sortutako ikus-entzunezko lanekin gozatzeko aukera eskaini nahi diete. 

Aurtengo Laburbira 2023eko martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean egingo da, eta bertara aurkeztu nahi duten sortzaileek urtarrilaren 15 arteko epea izango dute lanak aurkeztu eta izena emateko. 

Laburbiran parte hartzeko laburmetraiek euskeraz egindakoak, 2022an ekoiztutakoak eta 20 minututik beherakoak izan behar dute. 
Izen ematea, berriz, laburbiraren webgunean egin behar da:
https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/.

 

Aukeraketa egiteko irizpideak

Urtarrilaren 15etik 27ra bitartean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 20garren edizio honetan herriz-herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan: Publiko guztientzako lanak izatea; sortzaile berrien eta izen haundikoen arteko oreka; sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna; genero ikuspegia; filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak...

Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko, beste lau egitasmo ere antolatzen ditu: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea, DemaSA lehiaketa eta Kameratoia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!