Errege Magoek Hernaniko eta Goizuetako kaleak zeharkatuko dituzte bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 4a, 00:00

Hernanin azken kabalgata 2020an izan zen.

Urbieta kaletik, 18:00etan, irtengo dira Hernanin Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Goizuetan 18:30etan egingo dute ibilbidea Kale Nagusian zehar.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak bailarara iritsiko dira bihar, urtarrilaren 5ean, Ekialde Hurbil eta Urrunetik bidaia luzea egin ondoren opariz josita. Arratsaldeko 18:00etan izango dira Hernanin, umeak bisitatzen kabalgata dotorean eta 18:30etan, Goizuetan. 

Pasa den urtean Berriak elkarteak ezin izan zuen Hernanin antolatu, baina aurten berriz ere berreskuratu du kabalgata.

Ur­bieta kaletik abia­tuko da Erre­geen Kabalgata, Marielu­tsetik, Ka­robi el­kar­­­tearen ondo­tik, he­rrian ba­rre­na ibiltzeko, Musika Ban­daren eta txistu­la­rien lagun­tzaz. Nos­ki, pajeak ere alboan edu­ki­ko dituzte eta goxokiak bana­tu­ko dituzte ibilbide guztian zehar. 
Urbieta kalea igaro eta gero Izpizua kaletik igoko dira. Segi­dan, ezkerretara egingo du­te, Elka­notik Plazara sartzeko. Andre­kaletik Zinkoeneara jai­tsi, eta Kale Nagusitik buel­tatuko dira Plazara. 

Udaletxeko arkupe­e­tan, hau­rren gutunak jasoko dituzte, eta oparitxo bana ere emango diete hurbildutakoei. Oinetakoak ondo garbi­tuta edukitzea komeni da gaur gauerako Meltxor, Gaspar eta Baltasar etortzen direnerako eta jatekoa ere utzi mesedez.

 

Goizuetan, kale nagusietan zehar

Arratsaldeko 18:30etan iritsiko dira Goizuetara, eta kale nagusietan zehar elkartuko dira herritarrekin. Guraso Elkarteak antolatu du topaketa eta Erregeen etorrera ekitaldian herritik kanpoko umeek opariak jaso nahi badituzte, Asinkon hartuko dira opariak 16:30etatik 18:00etara.

Egun berezia izaten da Errege bezpera txikienentzat eta oso polita­ gainontzeko guztien­tzat ere. Herriko pla­zara hurbilduko dira betiko ohitura jarraituz eta kale nagusiak zeharkatu eta gero, eguraldi ona bada behintzat plazara joko dute. Txarra eginez gero berriz, pilo­tale­kuan izanen dira denontzat opariak banatzen.

 
Hernaniko Errege Magoen desfilerako boluntarioak

Errege Magoen desfilean lagundu nahi duten gurasoek, deitu edo WhatsApp bat idatzi dezakete 676 194 803 zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!