Duela hilabete inguru hartu zuen erretiroa Juan Elizalde eratsundarrak, astero Aranora eta Ereñotzura joaten zen arrain saltzaileak. Baina izango du ordezkorik, aurrerantzean: Karlos De Las Heras eta Amaia Etxeberria astigartarrek hartu dute haren erreleboa, eta asteazkenero joango dira Ereñotzura eta Aranora, arraina eramatera: goizeko 10:30ak eta 11:00ak artean Ereñotzura, aurrena; eta Aranora ondoren, eguerdi partean.
Kamioia bete arrain eramango dute, bezeroek aukera zabala izateko. Baina norbaitek eskaera bereziren bat egin nahi badu, telefonoz deitu dezake aldez aurretik: 605 703 038.