«Osakidetzako medikuek berriro ekin diete protestei, gerentzi berriarekin desadostasunak direla medio, eta Agustín Agirre solaskide gisa aitortzen ez dutelako interlokuziorako».
Gerente berriak OSIko zuzendariorde eta zirujaua den Adolfo Begiristainen hitzak ukatzeko eskatu zien, Osasun sailburuari gezurrak leporatuta zizkionean.
Salatzen dituen gabezia batzuk baloratu gabe berridazten dut: «Aholkulari hau eta Osakidetzako zuzendari hau hemen daudenez ez dugu kontrol-zuzendari bakar bat ere izan» eta «Erresonantzia majnetikoa eta ebakuntza barruko eskanerra ez duen hirugarren zentro bakarra gara».
Dimititutako medikuak egindako bi kexei lotuta, hilaren 23an, krisi epileptiko baten ondorioz duela 15 egun ingresatu zuten 50 urte inguruko lagun bati buruko ebakuntza egin zioten. Urrian, neurologia kontsultara joan zen eta agian larria izan ziteken diagnostikoa jaso zuen, ekografia baten emaitzaren zain; 2023ko martxorako eman zioten zita... tartean epilepsia krisi bat.
Kontrol-kudeaketa, ekipamendu eta giza baliabideen falta ala motibazioa? Osasun arloan, dena garrantzitsua izanik, premiazkoa dena ezin da atzeratu. Nahi eta nahiezkoa da gai hau jorratzea... baina tonu ez hierarkikoarekin.
Iulen Lizaso Aldalur