Txirrita eskolako ikasleak, Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 31a, 00:00
Txirrita eskolako ikasleak, Kronikan

Ereñotzuko Txirrita eskolako ikasleek Kronika bisitatu zuten abenduaren 13an eta 15ean. Kronika zer den, nondik datorren eta egunkariaren egunerokotasuna gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Abenduaren 13an, lehenengo egunean, LH 3-4 mailetako 16 ikasle gerturatu ziren irakaslek lagunduta. Hortik bi egunetara, LH 5-6 mailetako ikasleen txanda izan zen. Galdera asko zituzten eta erantzunak ere jaso zituzten. Kronika bailarako ikasleek ezagutzeko aukera izaten dira bisita hauek eta eskola guztietatik etortzen dira egunkarira urtean zehar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!