Nazioarteko Gabonetako Sari Nagusian, bailarako igerilariak

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 28a, 11:40

Enaitz Goñi, Xabier Huitzi, Santiago Pérez, Kerman Urreta eta Iñigo Llopis igerilariek hartuko dute parte bihar Donostiako Paco Yoldiko igerilekuan.

Urtero antolatzen da Nazioarteko Gabonetako Sari Nagusia Gipuzkoan. Urte batean Ordizian izaten da eta hurrengo urtean Donostian. Aurten azken honetan antolatuko da Paco Yoldi igerilekuan eta bihar bertan bailarako bost igerilarik hartuko dute parte hainbat probetan. 

Iñigo Llopis )Konporta) eta Kerman Urreta (Konporta) igeriketa egokitua mailan ariko dira. Llopis da faborito bere probetan eta nazioarteko igerilaririk hoberenetakoa dela erakutsi nahiko du etxean.

Enaitz Goñi (Tolosaldea), Xabier Huitzi (Hernani) eta Santiago Pérez (Hernani) igeriketan ariko dira bihar goizean. Sailkapen probak 10:00etan hasiko dira eta zortzi denbora onenek arratsaldeko finaletarako sailkatuko dira. Ez da erraza izango, baina Goñiren helburua final batean sartzea izango da. 

Arratsaldean finalak, 18:30etan hasiko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!