2022 iruditan: ABENDUA

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 31a, 11:00

2022ko urtea joan zaigu eta Kronikak urteko errepasoa egingo du hilabetez hilabete. 2022ko abendua.

2022aren amaieran izen propio bat nabarmendu behar da. Maialen Lujanbio. Bertsolari hernaniarrak hirugarren txapela jantzi zuen  Bertsolari Txapelketa Nagusian. 14.000 pertsonek bete zuten Iruñako Nafarroa Arena. Finalean Maialenekin batera aritu ziren Hernaniko Bertso Eskolako Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze. Baita Hernanin bizi den Nerea Ibarzabal. 

Hala ere, dena ez da izan poza. Abenduaren 25ean, Gabon egunean, Donostian Lukas Agirre 24 urteko gazte hernaniarra erahil zuten goizaldean, labankadaz. Hurrengo egunetan bere aldeko elkarretaratzeak egin ziren Donostian eta Hernanin, familia eta lagunekiko dolua eta solidaritatea eskainiz.

Euskeraren Egunaren hilabetea da abendua, baita Gabon festen hilabetea. kronikak Sortzaileen Azoka antolatu zuen eta Orona Mondragon Korporaziotik irten zen, bazkideak horrela bozkatuta Batzarrean. Azparren anaiek Euskaltelen ariko direla elkarrekin baieztatu zen eta hilabetea amaitzeko Goikoetxea eta Barrenetxeak ezin izan zuten Binakako Erremonte Txapelketako txapela jantzi. 

 

Hernaniko Plazan ospatu zuten Euskeraren Eguna eskoletako ikasle eta irakasleek. 

 

Azparren anaiei baieztatu zitzaien elkarrekin ariko direla 2023an Euskaltelen.

 

Orona kooperatibako bazkideek Mondragon korporaziotik irtetea erabaki zuten abenduaren 16an. Oronan, bazkideen %71,9k babestu zuten erabakia. 1.750 bazkide inguru zeuden deituta eta babes zabala eman diote zuzendaritzak egindako proposamenari: korporaziotik irtetearen alde egin zuen gehiengoak. Aldeko 1.089 boto izan ziren, eta kontrako 470.

 

Dobera-Kronikak sortzaileen azokaren bigarren edizioa antolatu zuen abenduaren 17an Atsegindegin. 

 

Maialen hirugarren txapela jantzi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusiko final historikoan.

 

Gabon Jaiak normaltasunez ospatu ziren bi urteko murrizketak eta gero. 

 

Abenduaren 25ean, goizaldean Lukas Agirre gazte hernaniarra erahil zuten Donostiako erdigunean, Okendo plazan, labankadek eragindako zaurien ondorioz. 

 

Goikoetxea eta Barrenetxea bikoteak erremonteko Binakako Txapelketa Nagusia galdu zuten abenduaren 29an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!