2022 iruditan: AZAROA

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 30a, 11:00

2022ko urtea joan zaigu eta Kronikak urteko errepasoa egingo du hilabetez hilabete. 2022ko azaroa.

Azaroa Santu Guztien Egunarekin hasi zen. San Martin ospatu zen, baita Mendizale Astea, Euskaraldia hasi zen, lehenengo komikigintza festa ere antolatu zen eta Goizuetan hilabete garrantzitsua izan zen. Jubilatu eta Etorkinen egunari Feria Eguna gehitu zitzaion eta Iker Salaberriak Lau T'erdiko txapeldun irten zen promozio mailan. 

 

Astigarragako kanposantuan Santu Guztien Eguneko meza ospatu zen.

 

Kloro isuri arriskutsua izan zen kiroldegian azaroaren 10ean. Erabiltzaileak artatu behar izan zituzten.

 

Berezia izan zen aurten Tokikom Sariak banatzeko ekitaldia, berezia baitzen urtea bera ere: 10 urte bete ditu Tokikomek, toki komunikabideen bateraguneak. Hori horrela, leku paregabean jarri zuen hitzordua, Arantzazuko Santutegian. Kronikak saria jaso zuen bere ibilbideagatik. 

 

Txapeldun berria du Goizuetak: Iker Salaberria. Azken urte luzeetan Aimar Olaizola izan da Goizuetako pelotari eta kirolari maitatuena, baina, badirudi lekukoa hartu diola Iker Salaberria goizuetarrak. Aurrelari gazteak Lau t'erdiko Promozioko Txapelketa iarabazi zuen, Labriten, eta 16-22 garaitu zion Salaberriak Julen Egiguren pilotariari. 

 

Jai giroan murgilduta pasa zuten San Martin jaia, Martindegiko auzotarrek. Goizean goizetik, haurrek hartu zuten festen batuta, haientzat lotutako jolasekin. Eta ederki ibili ziren, lokotxetan, koilararekin arrautza alde batetik bestera eramaten... Martindegiko txikiek jolasetan abilak zirela erakutsi zuten. Ondoren gazteen desafioa izan zen Martindegi eta Ereñotzuren artean. 

 

Azaroaren 18an, abenduaren 2ra arte Euskaraldiaren hirugarren edizioa izan zen. Euskal Herriko hirietan egin zituzten hasiera ekitaldiak.

 

Euskal komikigintzaren hiriburu bilakatu zen Hernani, azaroaren 18an. Hernanikomik azoka jarri zuten Atsegindegin, eta bertan egon ziren asteburuan zehar.

 

Goizuetarrek azaro amaiera potoloa izan zuten. Hirugarren asteburuan Jubilatuen eta Etorkinen Eguna antolatu zuten eta azken igandean Feria ospetsua izan zuten. 

 

Hilabetea amaitzeko bailaran indarkeria matxistaren aurkako eguna erreibindikatu zuten mugimendu feministek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!