2022 iruditan: URRIA

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 29a, 11:00

2022ko urtea joan zaigu eta Kronikak urteko errepasoa egingo du hilabetez hilabete. 2022ko urria.

Egunerokotasunera buelta guztiz urrian gertatu ohi da, baina festen azken arrastoak nabari dira. Hilabetea Doberaren liburu azokarekin hasi zen eta Bakailu Astearekin jarraitu zuen. Kirolean Iker Salaberriari Hodei Exposito gehitu zitzaion profesionaletan eta elkarren aurka aritu ziren lau t'erdiko finalerdian. kronikaren jaialdi ere izan zen Galarretan, Goiz Eguzkik 50. urteurrena ospatu zuen eta Zelabiden eta Txantxillan ospatu ziren azken jaiak. Jaialdi inklusiboa, eta gau iluna izan ziren hilabete erdian eta azken egunean, baina zoritxarrez egun batzuk lehenago aranon Gaztazenea erre zen. 

Liburu Azoka

 

Bakailu Astean, Goiz Argiko pintxoak irabazi zuen.

 

 

Expositok elkarrizketa eskaini zion kronikari eta hortik gutxira finalerdia jokatu zuen Salaberria goizuetarraren aurka.

 

Kronikaren jaialdian jende ugari bildu zen Galarretan. 

 

Zelabideko jaiak urtero dira koloretsuak.

 

Goiz Eguzkiko 50. urteurren bazkarian ehundaka pertsona bildu ziren Atsegindegin.

 

Errebeldeak Fest espainiar estatuko lehen kirol eta rock jaialdi inklusiboa izan zen, Hernanin. Giro bikaina izan zen herrian, eta zehaztutako helburuak bete zirela ziurtatu zuten.

 

Txantxillako jaiek itxi zuten herri eta auzoetako jaien egutegia. 

 

Sute haundia izan zen urriaren 27an, Aranon: Gaztazenea etxean piztu zen sua, gauerdia baino lehen; eta goizaldera arte ezin izan zuten kontrolatu, Goizuetako suhiltzaile boluntarioek, eta Donostiako eta Cordovillako parkeetatik gerturatutako suhiltzaileek. Ez zen zauriturik izan, baina etxea guztiz erreta geratu zen.

 

Gau Beltza urriaren 31ko arratsaldean hasi ziren ospatzen Hernanin eta Astigarragan 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!