2022 iruditan: IRAILA

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 28a, 11:00

2022ko urtea joan zaigu eta Kronikak urteko errepasoa egingo du hilabetez hilabete. 2022ko iraila.

Irailarekin batera amaitzen da uda, baina oraindik bada zer ospatu. Latsunbeko, Zikuñagako, Karabeleko, Lizeagako jaiak ospatzen dira, baina jende gehien Euskal Jaietan mugitu zen Hernanin. Astigarragan berriz Sagar Uzta festa izan zen. Arraunean Eider Barba hernaniarrak Kontxa irabazi zuen Oriorekin eta Beñat Odriozola Munduko Arraun Txapelketan aritu zen arraun egokituan. Erremontean, Endika Barrenetxeak ezin izan zuen banakako txapela hirugarren aldiz jantzi. Eskolara bueltak normaltasunera itzuli zituen familiak. 

Latsunbe-Marielutseko festak indartsu bueltatu ziren.

 

Eider Barbak Kontxako Bandera irabazi zuen Oriorekin iraileko bigarren igandean. 

 

Barrenetxeak 27-30 galdu zuen finala Urrizaren aurka. 

 

Zikuñagan auzoko kaleak eta ermita berria eta inguruak erabili zituzten festarako. 

 

Ikasleak lagunekin bueltatu ziren eskolara bueltan. 

 

Euskal Jaietan jendetza ibili zen Hernanin. 

 

Sagar Uztan sagar zukua atera zuten txikienek. 

 

Karabeleko eta Lizeagako jaiek eman zioten amaiera irailari.  

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!