2022 iruditan: ABUZTUA

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 27a, 11:00

2022ko urtea joan zaigu eta Kronikak urteko errepasoa egingo du hilabetez hilabete. 2022ko abuztua.

Uda aurrera joan ahala festak ez zuten martxa galdu. Astigarragaren erreleboa hartu zuen Goizuetak Ama Birjin festekin. Santiomendi, Ergobi, Portu auzoetan ere ospatu zituzten eta Aranon San Rokeak ere izan zituzten. Kirolak ere izan zuen tartea. 

 

Goizuetan egun ederrak pasa zituzten festetan.

Xabier Narbarte txistulari aranoarra ere gogora ekarri zuten San Roketan. Apirilean hil zen, eta txistularien laguntzarekin, agurra dantzatu zuten bere omenez. Horrekin batera, Udaleko ordezkariek oroigarri bat eman zioten Narbarteren familiari.

 

Xabier Mikel Azparren Europako Txapelketetan aritu zen espainiar selekzioarekin. 

Hernaniko apeadero berritua abuztuan ireki zuten.

Parke botanikoa txikituta agertu zen abuztuan. 

Ergobiko festetan giro bikaina zian zen.

 

Portuko jaiek eman zioten amaiera abuztuari

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!