2022 iruditan: EKAINA

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 25a, 11:00

2022ko urtea joan zaigu eta Kronikak urteko errepasoa egingo du hilabetez hilabete. 2022ko ekaina.

Ekaina festen hilabetea izaten da Hernanin eta San Joanak izaten dute protagonismo berezia. Aurten gainera, bi urte eta gero, berreskuratu ziren normaltasun osoz.  Aurretik Osiñagako jaiak, Etxeberriko Penteskotesak eta Ereñotzuko San Antonioak girotu zuten hilabetea. 

 

Ekaina Osiñaga eta Etxeberriko jaiek ireki zuten. Eguraldia lagun jendeak festarako gogoa erakutsi zuen eta kalera irten ziren auzotarrak.

 

Ohiko hilabetera, ekainera bueltatu zen beste ekitaldia Hernani Errugbi elkartearen Garagardo azoka izan zen. Ekainaren 9an ireki zituen ateak eta hiru egunez luzatu zen.  

 

Efemeride politak ere bizi zian ziren. Astigarragan Gure Izarrak elkarteak 100 urte bete zituen. 

 

San Antonio jaietako emanaldiak jende asko bildu zen, umeen dantzak ikusteko. 

 

Batis Larbururi merezitako omenaldia egin zitzaion Tilosetan, Arraun taldean egin duen ibilbideagatik. 

 

Hernani aspaldian ez zen Herriartekoaren finalerdietara igarotzen eta ekainean jokatu zuen Oiartzunen aurka. Joanekoan emaitza onak lortu zituzten, baina ezin izan zuten gerora herrirtekoa irabazi zuen herriaren kontra. 

 

/>

San Joanen aurreko asteburuan Hernani ekitaldiz josia izaten da. Horrela izan zen. San Joan preludioak, Azeri Bila lasterketa, Udako Solstizioa, Tilos 7 Pasako finalak...

 

Eta azkenean iritsi ziren San Joanak. Bost egunetan zehar jendeak gozatu zuen. 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!