2022 iruditan: APIRILA

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 23a, 11:00

2022ko urtea joan zaigu eta Kronikak urteko errepasoa egingo du hilabetez hilabete. 2022ko apirila.

Apirilean korrika berreskuratu zen 2021ean bertan behera geratu ondoren. 

Incansables txarangak 50 urte 2020an bete zituen, baina 2022ra arte ez zuten aukerarik izan behar bezala ospatzeko mende erdiko bizitza. Azkenik, 2022ko apirilaren 2an iritsi zen jai berezi bat antolatzeko garaia. Incansables txarangan parte hartu zuten musikariak eta beraien senideak kalejira berezi bat egin zuten. 

 

Apirilaren 6an inauguratu zuten Kiriketa Haurreskola berria, Astigarragan. Jende asko gerturatu zen, eraikin berria bertatik bertara. ezagutzeko gogotsu.

 

Korrika Donostian amaitu zen apirilaren 10ean eta egun horretan igaro zen bailaratik. jendetza bildu zen ibilbide osoan zehar, nahiz eta ordu egokienean ez pasa Hernani eta Astigarragatik. 

 

Gorputza korrika nekatu eta gero atseden hartzeko garaia etorri zen Aste Santuarekin. Oporrak, mezak, jai egunak... aukera zabala eskaintzen dute egun horiek. 

 

Oporraldiko kale erdi hutsei eta eguraldi grixari erremedio ederra jarri zioten apirilaren 18an, Astigarragan. Gazte Sortzaileen Azoka egin zuten bigarrenez, Astigarragako Gazte Asanbladak antolatuta; eta bisitari ugari gerturatu ziren postuetara, herriko sortzaileen lanak ikusi eta erostera. 20 postu inguru jarri zituzten, herriko lau plazatan banatuta.

Betiko egutegira itzuliz, apirilaren 25an ekin zioten Tilos 7 Pasa torneoari, eta partehartze haundia izan zuen, beste urte batez: 67 bikote aritu ziren, lau kategoriatan banatuta: lehenengo maila, neskena, bigarren maila eta herrikoia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!