Txistor zaporedun jarduerak egun osorako, Santo Tomas egunaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 21a, 00:00

Askok joan den asteburuan ospatu zuten Santo Tomas eguna.

Astigarragako Meta Edabeak garagardotegiak, Dasta Dantza Festa antolatu du, gaur arratsalderako. 17:00etatik 22:00etara bitartean izango da festa. 

Santo Tomas eguna ospatuko dute gaur Hernanin eta Astigarragan. Goiz Eguzkin, txistorrada, sari banaketa ta Gabonetako zozketa egingo dute.  Txistorraz eta bi edariz edo edari bikoitza (ura, sagardoa, zuritoa edo ardoa) gozatzeko txartelak emango zaizkie bertaratzen direnei. Txistorrada, gaur goizeko 11:00etatik 13:30etara  bitartean izango da. Eta tartean, 12:00etan, kale-jolasen txapelketako eta karta txapelketako sarien banaketak egingo dira. Ondoren, Gabonetako 12 loteren zozketa egingo da aplikazio informatiko baten bidez.

Aratz ikastolak ere hartuko du Santo Tomas eguna ospatzeko lekukoa, izan ere, festa giroan murgilduko dira ikasleak, irakasleak eta baita senideak ere, azoka postuak jarriko baitituzte. Txistorra eta taloak jateko aukera izango dute 10:00etatik aurrera. Eta Gabonetako zozketa ere egingo dute, eguerdiko 12:00etan. Gaztelekuak ere ospatuko du Santo Tomas eguna, eta horretarako, sukaldaritza tailerra eskainiko dute gaur arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara bitartean. Gaztelekuan bertan egingo du.

 

Dasta Dantza Festa, Meta Edabeak 

Gaurko, Dasta Dantza Festa antolatu dute Meta Edabeak mikro garagardotegian. Musika, bertako edariak eta janaria uztartuko dituzte, Santo Tomas egunaren aitzakia hartuta. Arratsalde osoan zehar arituko dira musika emanaldiarekin, 17:00etan hasi, eta gaueko 22:00ak arte. Arratsaldetik gauera bitartean, bertako produktuak dastatu eta haiekin gozatzeko parada izango dute herritarrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!