2022 iruditan: URTARRILA

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 12:03

2022ko urtea joan zaigu eta Kronikak urteko errepasoa egingo du hilabetez hilabete. 2022ko urtarrila.

2022ko urtea erremonteko Binakako finalarekin hasi zen.

 

Hilabete xelebrea izan zen eguraldiari dagokionez, ez bait zuen hotzik egin eta uholdeak eta sekulako suteak izan ziren Urumea bailaran. Elkartasunerako garaia ere izaten dira naturak sortzen dituen kalteen ondoren. Suhiltzaileek suteen eta herritarrek auzolanean uholdeen kalteak baretu zituzten.

 

Patxi Apezetxea eta Joseba San Sebastian txistulariak omendu zituzten 56 eta 51 urteetako ibilbideei amaiera eman eta gero.

 

Erregeek kaleak alaitu zituzten Goizuetan, baina Hernanin eta Astigarragan ez zen kabalgatarik izan. Txotxa buelta zen pandemiaren azken arrastoekin batera.

Amak taldeak ireki zuen Gurutzetan lehenengo kupela.

 

Txantxillan Pituri elkartasun jaialdia antolatu zitzaion urtarrilaren amaieran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!