Mundarroko neskek lortu dute asteburuko garaipena

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 10:50

Mundarroko eta Hernaniko mutilek beste partidu bat galdu dute eta sailkapeneko azken postuetan jarraitzen dute

Saskibaloian denboraldia ez doa nahi bezala Hernani eta Mundarro taldetako mutil seniorrentzat. Lehenengo mailan, astigartarrek erraz galdu zuten, 63-83, Santo Tomas Lizeoaren aurka. Honela, azken bigarren daude sailkapenean hiru garaipenekin eta zortzi porrotekin, azken sailkatua bezalaxe. 

Hernanirentzat gauzak ez doaz hobeto, Bigarren mailan. Hernaniarrek Debasketen aurka galdu zuten 68-62. Azkenaurrenak daude sailkatuak, baina jokoan hobekuntza nabaria izan dute eta 2023rako albiste pozgarria da. 

Garaipena, Mundarroko lehenengo mailako neskek lortu zuten. 29-55 garaitu zuten Axular eta bigarren faseko bi partiduak irabazi dituzte astigartarrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!