Hernaniko eskubaloi taldeek amaitu dute urtea. Jubenilek, bai neskek eta bai mutilek, ezin hobeto amaitu dute 2022a bi garaipen garrantzitsurekin. Neskek, 28-24 gainditu zuten Ereintza eta mutilek, 35-30 garaitu zuten Zarautz. Bigarren daude sailkatuak mutilak eta neskak ere hirugarren daude bigarren fasean.
Seniorrek ez zuten zorte bera izan. Pasai Donibanen galdu egin zuten 33-29. Multzoko talde indartsua da Donibane eta hernaniarrek lehiatu zuten. Galdu arren, denboraldi ona ari dira osatzen.
Mundarroko kadete neskek irabazi egin zuten Aiala Zarautzen aurka, 10-17. Hernaniarrak berriz, 13-22 irabazi zuten Oñatin, Aloña Mendiren kontra.