Enaitz Goñi sasoi betean, Espainiakoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 19a, 15:15

Bere markarik onenak egin ditu 200 libre eta bizkar probetan

Enaitz Goñik sasoian dagoela erakutsi du Sabadellen jokatutako Espainiako Neguko Igeriketa Txapelketa absolutoan. 25 metroko igerilekuan jokatu dira eta Goñik 400 metro estiloetan, 200 librean eta 200 bizkarren hartu du parte, baita hiru errelebotan, Tolosaldearekin.

Astigarragan bizi den hernaniarrak 200eko bi probetan bere markarik onenak egin zituen 1:52.99 eta 2:04.43ko denborekin. 45garren amaitu zuen lehenengoan eta 32garren bigarrengoan.

Lehendabiziko egunean 400 estiloetan bere markatik ehuneneko gutxira geratu zen 4:35.34 denborarekin. 34garren izan zen, baina ez zuen gorpuzkera ona izan proban zehar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!