Nafar Jokoetako finala gaur, Ekaitz Narbartek

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 17a, 00:00

Iruñeko Labriten jokatuko du, 10:00etan hasita, Mutilendako taldeko Eduardo Salvadorren kontra.

Nafar Jokoetako finala jokatuko du gaur, Iruñean, Ekaitz Narbarte goizuetarrak, mutil nagusien hirugarren mailan. Labrit frontoian dauka hitzordua, goizeko 10:00etan; eta Mutilendako taldeko Eduardo Salvador izango du aurrez aurre.

Aurreko asteburuan, Martin Etxeberria herrikidea menderatu zuen Narbartek, semifinal estuan (25-24); eta Goizuetara txapela eramateko asmoz ariko da finalean gaur.

 

Enara Macicior eta Ane Kerejeta aurrez aurre, Etxarri-Aranatzen

Bestalde, Sakanako Txapelketako semifinaletan ariko dira Enara Macicior eta Ane Kerejeta hernaniarrak, bihar goizean; baina elkarren kontra jokatuko dute: Naroa Otxoarekin ariko da Macicior, eta Leire Artazkozekin Kerejeta. Etxarri-Aranatzen jokatuko dute, goizeko 11:00etan, finalerako pasearen bila.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!