Hernani Touringen kontra etxean gaur, nesken Ohorezko Erregionalean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 17a, 00:00

Zubipen jokatuko du Ohorezko Erregionaleko nesken taldeak, Touringen kontra.

Eguerdiko 13:30etan jokatuko dute berdeek Zubipen, hiru puntuak lortu eta bigarren postuari eusteko.

Aurreneko itzuliaren bukaerara gerturatzen ari dira Ohorezko Erregionaleko bi talde hernaniarrak, eta ohorezko postuetan daude biak, denboraldi bikaina osatzen. Postu horietan bukatu nahi dute urtea, eta horretarako, garaipenaren bila ariko dira gaur: neskak etxean, eta mutilak kanpoan.

Eguerdiko 13:30etan jokatuko du nesken taldeak, Zubipen, Touringen kontra. Aurkari gogorra izango du aurrean, zazpigarren sailkatua; baina bere maila onena erakutsi, eta beste hiru puntu pilatu nahi dituzte berdeek, ligako bigarren postuari eusteko, Realaren atzetik. 

Mutil berdeek, berriz, Donostian jokatuko dute, Vasconiaren kontra: Puio zelaian, arratsaldeko 18:30etan hasita. Sailkapeneko azkeneko postuetan dago talde donostiarra, eta irabazi beharreko partidua daukate hernaniarrek, lidertzari eusteko.

Mundarrok, bestalde, etxean jokatuko du mutilen Erregional Preferenteko partidua, gaur arratsaldean: Roteta kontrario zuzena hartuko du Zarkumendegin, 17:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!