Sortzaileen azokak etzi, bailarako sortzaileak elkartuko ditu

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 15a, 00:00

Pasa den urtean bezala Atsegindegin izango da azoka.

Dobera-Kronikak antolatuta 10:00etatik 14:00etara izango da Atsegindegin eta 17 postuz osatuko da.

Artista ugariz betetako bailara batean bizi gara, eta hauei ikusgarritasuna emateko asmotan, bigarren urtez jarraian, Sortzaileon Azoka antolatu du Dobera-Kronikak etzi, larunbatean, Atsegindgein.

Hitzordua, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte izango da. 17 postuz beteko dugu Atsegindegi, mota guztietako produktuekin eta Gabonak ate joka diren honetan, etxekoei opari ederrak bezain bereziak oparitzeko aitzakia ederra izango dute herritarrek. 

Bailarak sortzaileek jarritako postuez gain, Dobera-Kronikak ere postua jarriko du, eta ondorengo produktuak egongo dira ikusgai eta eskuragai: 2001etik 2007ra arteko Kronika zaharrak, Utzi azalari liburua, Gure faunari eta florari begira eta Erritmoa, kazetariaren batuta, besteak beste.

 
Sortzaileon postuak eta saski baten zozketa produktuekin

Hona hemen, Sortzaileon Azokako postuak: Amaia Oihaneder, zeramista eta makrame egilea; Ana Velez 'Koloreztatu', xaboiak eta kosmetika; Arrate Etxeberria eta Nekane Isasa, puntoa eta gantxilloa; Aziz eta Maialen 'Puochinah', arropa afrikarra; Estela 'Sigue la estela, baby' umeentzako produktuak; Garazi Loiarte 'Txirikorda', konplementuak; Izaskun eta Jaione, ukenduak, xaboiak; Maitane Anduenza 'Maitandu Makrame', makramea; Maite Arrieta, bitxiak; Marina 'Itzal' konplementuak; Irantzu ehungintza; Saioa Garcia, ilustrazioa; Uxue Bereziartua 'Berexiart' diseinua; Jasone Usandizaga, zeramika; Ander Gezala, bonsaiak; eta Laura Pacheco, bitxiak.

Azokaren amaieran erosleen artean, boletoa emango zaie erosketa bakoitzeko, sortzaileen produktuz osatutako saskiaren zozketa egingo da. Irabazleak produktu sorta ederra irabaziko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!