Greba deialdia gaurko eta biharko, hezkuntzan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 14a, 00:00

Manifestazioa izango da gaur Donostian, 12:00etan Alderdi Ederretik abiatuta. Ordu berean izango da beste bat bihar, Ikamak deituta.

Azaroaren 30ean, greba masiboa egin zen hezkuntzan, EAJ eta PSE-EEren «hezkuntza lege pribatizatzailearen aurka eta euskal eskola publikoaren alde»; eta gaurkoa da bigarren greba eguna, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek deituta. Aurreko grebaren arrakasta ikusirik, Ikasle Sindikatuak ere egin du greba orokorrerako deia, gaurko, kalera ateratzeko animatuz, irakasleekin batera, eta sindikatuek deitu dutenarekin bat eginez. Manifestazioa egingo dute Donostian, arratsaldeko 18:00etan Alderdi Ederretik abiatuta.

Ez da greba egun bakarra izango gaurkoa; izan ere, biharko ere greba deitu du Ikamak (Ikasleria Martxan): «egungo hezkuntza sistemak hamaika ertzetatik zapaltzen gaituela ikusirik, Euskal Herriko hegoaldeko hiriburuetan mobilizazioak deitu ditugu biharko, gure neurrira egingo den hezkuntza bat aldarrikatuz. Beraz, bailarako ikasleriari dei egiten diogu, bihar 12:00etan Donostiako Alderdi Ederretik abiatuko den mobilizaziora. Elkarrekin lortuko dugu gure neurrirako hezkuntza bat!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!