Bertsolaritza izango du hizpide Iker Goñik, gaur goizean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 00:00

Saioetan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik 'zilegieskola@aek.eus'-era idatzita, edota 663 043 314 telefonora deitua. 

Astigarragako eta Hernaniko Zilegi Eskolek abendurako ekintza mordoa antolatu dituzte, eta aurreneko saioa gaur izango da. Bertso Txapelketa Nagusiko finala heltzear da, eta horregatik, txapelketaren gaineko saio berezia prestatu dute Zilegi Eskolakoek. Gaur goizeko 09:30etan izango da saioa, Biterin, eta Astigarragan, berriz, etzi izango da arratsaldeko 18:00etan, Erriberan. Bi saio hauetako hizlaria Iker Goñi izango da, eta bertsolaritzarekiko ikuspegi kritikoa lortzeko zertzeladak emango ditu, besteak beste, txapelketan zer hartzen den kontuan eta epaileek zeri erreparatzen dioten. 

Bertsolaritzaz gain, gozogintza ikastaroa ere antolatu dute, bai Astigarragan eta baita Hernanin ere. Gabonetako gozoak egin eta dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, Ana Corcolesen eskutik, Financiers-ak, Suchard turroia eta Xixona turroiak egingo dituzte. Astigartarrak izango dira aurrenekoak, izan ere, etzi izango dute saioa, arratsaldeko 19:00etan, Zipotzan. Hernanin berriz, abenduaren 19rako antolatu dute, arratsaldeko 18:00etan, Santa Barbara elkartean. 

Amaitzeko, abenduko ekintzei amaiera emango die Mikologiari buruzko solasaldiak. Igor Garmendiak eskainiko du, abenduaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, Astigarragako kultur etxe zaharrean

Saioetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da zilegieskoal@aek.eus helbidera idatzita, edota 663 043 314 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!