Mundarrok bana berdindu du eta Hernanik garaipena, nesketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 13a, 00:00

Allerruren aurka jokatu zuen Mundarrok larunbatean.

Astigartarrak irabazten hasi arren, Allerruk zazpi minuturen faltan berdindu zuen.

Hernanik 3-0 irabazi zuen Zubipen, Intxaurdiren aurka, Ohorezko Erregional mailan. Neska hernaniarrek erraz gainditu zuten aurkaria eta bigarren postuan jarraitzen dute. Hamabitik hamargarren garaipena izan zen.

Garaipena lortu ez zuena Mundarro izan zen. Gorengo taldeak bana berdindu zuen Lezoko Allerruren kontra. Astigartarrak aurreratu ziren, baina zazpi minuturen faltan berdindu zuten lezoarrek. Sailkapenean hamargarren postuan daude. Maila honetan Hernaniko bigarren taldeak 0-2 galdu zuen Euskaldunaren aurka. Jubenil Nazionalak 4-1 galdu zuen Leioa liderraren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!