Urtero bezala, aurten ere Eguberrietako oporretan jolasteko eta ongi pasatzeko elkartuko dira Goizuetan eta Aranon. Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak antolatuta, abenduan lau egunez tailerrak eginen dituzte; abenduaren 27an, 28an eta 30ean Goizuetan eta abenduaren 29an Aranon. Izena emateko epea gaur zabalduko da eta abenduaren 15era arte, ostegunera arte, iraungo du. Izena emateko eskolan banatutako izen emate orria eskolako tutoreari eman beharko diote.
Dindaia Fundazioak kudeatuko ditu tailerrak, eta egun horietan, 10:00etatik 13:00etara elkartuko dira, Goizuetan eskolan eta Aranon Maisuenean.
Izena egun baterako, bi egunetarako, hiru egunetarako edo lau egunetarako eman daiteke, egun bakoitzeko bost euro ordainduta