Eskubaloiko eskolarteko topaketa bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 10a, 00:00

Gaztetxo bat, Atsegindegin, aurreko eskubaloi topaketa batean.

Hernani, Mundarro, Orio eta Sanlo taldeak ariko dira, goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ak arte, Hernaniko kiroldegian.

Asteburu honetan kirol talde askok atseden hartu dutela aprobetxatuz, eskubaloi jokalari gaztetxoenei emango diete protagonismoa, festa giroan. Izan ere, eskolarteko topaketa antolatu dute Hernanin bihar goizerako. Kiroldegian izango da, 10:00etan hasita; eta parte hartuko dute Hernani, Mundarro, Orio eta Sanlo taldeek, benjamin mailan.

Neskak zein mutilak ariko dira elkarrekin, eta hainbat partidu jokatuko dituzte hiru txandatan: goizeko 10:00etan, 10:45etan eta 11:30etan. Bi talderekin ariko da Mundarro, eta talde banarekin Hernani, Orio eta Sanlo.

Gainera, topaketan bertan, Hernaniko alebin mailako bi taldek jokatuko dute lagunarteko partidua 10:45etan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!