Bailarako sortzaileek bat egingo dute abenduaren 17an, Kronika-Doberak antolatutako Sortzaileon Azokan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 10a, 00:00

Opari ederrak erosteko aukera paregabea izango dute herritarrek, abenduaren 17ko Sortzaileon Azokan

Goizeko 10:00etatik 14:00etara izango da Sortzaileon Azoka, Atsegindegin eta 16 postuz osatuta egongo da. 

Artista ugariz betetako bailara batean bizi gara, eta hauei ikusgarritasuna emateko asmotan, bigarren urtez jarraian, Sortzaileon Azoka antolatu du Dobera-Kronikak.

Datorren larunbatean jarri dugu horretarako hitzordua, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, Atsegindegin. 16 postuz beteko dugu Atsegindegi, mota guztietako produktuekin, eta Gabonak ate joka diren honetan, etxekoei opari ederrak bezain bereziak oparitzeko aitzakia ederra izango dute, herritarrek. 

Bailarak sortzaileek jarritako postuez gain, Dobera-Kronikak ere postua jarriko du, eta ondorengo produktuak egongo dira ikusgai eta eskuragai: 2001etik gaur egun arteko Kronika zaharrak, Utzi azalari liburua, Gure faunari eta florari begira eta Erritmoa, kazetariaren batuta, besteak beste.

 

Sortzaileon postuak 

Hona hemen, Sortzaileon Azokako postuak: Amaia Oihaneder, zeramista eta makrame egilea; Ana Velez 'Koloreztatu', xaboiak eta kosmetika; Arrate Etxeberria, puntoa eta gantxilloa; Aziz eta Maialen 'Puochinah', arropa afrikarra; Estela 'Sigue la estela, baby' umeentzako produktuak; Garazi Loiarte 'Txirikorda', konplementuak; Izaskun eta Jaione, ukenduak, xaboiak; Maitane Anduenza 'Maitandu Makrame', makramea; Maite Arrieta, bitxiak; Marina 'Itzal' konplementuak; Markel Oiarzabal 'Gaitzerdi' Amaia liburua; Saioa Garcia, ilustrazioa; Uxue Bereziartua 'Berexiart' diseinua; Jasone Usandizaga, zeramika; Ander Gezala, bonsaiak; eta Laura Pacheco, bitxiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!