Bertsolaritza, gozogintza eta mikologia saioak eskainiko ditu Zilegi Eskolak, abenduan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 9a, 00:00

Saioetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da> zilegieskola@aek.eus helbidera idatzita edota 663 043 314 zenbakira deituta.

Astigarragako eta Hernaniko Zilegi Eskolek sekulako egitaraua prestatu dute abendurako. Alde batetik, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala heltzear dela aitzakia hartuta, txapelketaren gaineko saio berezia prestatu dute. Txapelketan zer hartzen den kontuan, epaileek zeri erreparatzen dioten... finean, bertsolaritzarekiko ikuspegi kritikoa lortzeko zertzeladak emango dizkie Iker Goñik, herritarrei.

Hernaniko saioa abenduaren 13an izango da, goizeko  09:30etan Biterin. Astigarragakoa, aldiz, abenduaren 15ean, 18:00etan Erribera kulturgunean.
Bertsolaritza alde batera utzita, gozogintza ikastaroa era antolatu dute, abendurako. Gabonetako gozoak egin eta dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek Ana Corcolesen eskutik. «Financiers-ak, Suchard turroia eta Xixona turroi kurruskariak» egingo ditugu». Astigarragan, abenduaren 15ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Zipotza elkartean, eta Hernanin, abenduaren 19an, 18:00etan, Santa Barbara elkartean. 

Amaitzeko, abendurako prestatutako hirugarren ekintza Mikologiari buruzko solasaldi gidatua izango da: Igor Garmendiak eskainiko du, abenduaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, kultur etxe zaharrean. Saio hauetan parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute, zilegieskola@aek.eus-ra idatzita edota 663 043 314 telefonora deituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!