Bola eta Toka Eguna gaur ospatuko da Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 8a, 00:00

Bolarientzako egun polita izaten da egun hau.

Benta Berrin egingo da tiraldia eta Martxeli Kanflanka ereñotzuarra eta Fernando Gallego eta Patxi Loreak hernaniarrak omenduko dituzte.

Berezia izango da gaurko eguna bailarako bolarientzat. Izan ere, Hernanin ospatuko da aurtengo Bola eta Toka Eguna, gaur, abenduaren 8an. Goizean, Benta Berriko bolatokian egingo dute tiraldia; eta ondoren, Jauregi jatetxean bazkalduko dute. Goizeko 09:30etatik 11:30ak arte bola eta toka txapelketa jokatuko dira. 

Bertan, hiru bolari omenduko dituzte: Martxeli Kanflanka ereñotzuarra, eta Fernando Gallego eta Patxi Loreak hernaniarrak. Egoitza urtetik urtera aldatzen da eta aurten Hernaniri dagokio antolakuntza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!