Kontzertuak, txokolatada eta bertso bazkaria, Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 3a, 00:00

Giro ederrean amaitu zuten atzo Euskaraldia, eta hamaika ekitaldi izango dira gaur Urumea Bailaran, Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Pelikula ikustaldiak, txokolatada, musika emanaldiak eta bertsoak izango dira. 

Ez da ekitaldirik faltako Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Urumea bailaran. Burrunba Hernaniko gazte euskaltzale taldeak bertso bazkaria antolatu du, Elur Txori elkartean. Unai Agirre, Eli Pagola eta Andoni Rekondo ariko dira kantuan. 

Arratsaldeko 16:00etan, Itsas munstroa pelikula izango da ikusgai, Ereñotzun, Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta. Ondoren, txokolatadarekin borobilduko dute eguna. Astigarragan, aldiz, Moriarty eta Gabiltzanien abesbatzak girotuko dute eguna, Erribera Kulturgunean, 13:00etan.

 

Agur Euskaraldiari

Giro ederrean amaitu zuten Euskaraldia Hernaniko eskoletako haurrek. Kalejiran ibili ziren Gudarien plazan, eta irudi ederrak osatu zituzten guztien artean. Dron baten bitartez izoztu zituzten uneak, eta aurtengo edizioko abestiaren doinuan, kantuan eta dantzan bukatu zuten ekitaldia. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!