Musika, antzerkia, jolasak eta gabonen bueltako ekintzak ez dira faltako abenduan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 3a, 00:00

Zuhaitz Gurutxagaren eta Iker Galartzaren Lehendakari gaia komedia izango da gaur, Erriberan.

Gaur 'Munduari itzulia 80' egunean antzerkia izango da, Biterin. Astigarragan, berriz, kontzertua, eskulanak, jolasak eta Lehendakari gaia komedia.

Ekitaldi, kontzertu eta antzezlanez beteta dator abenduko agenda.  Gaur bertan Munduari itzulia 80 egunean haur antzerkia eskainiko du Glu-Glu taldeak, Biterin, eta musika eskolako abesbatzen kontzertuak izango dira, Erriberan. 

Musikari dagokionez, Izaro Andresen kontzertua da Hernaniko ekitaldi nagusietako bat, hilaren 30ean izango da, Kiroldegian. Astigarragan ANUXKALDE OI! omenaldi festibala izango dena, abenduaren 17an, Erriberan. 

Zinemari dagokionez, abenduaren 22an Kepa Junkera berpiztu pelikula proiektatuko da Biterin.

Azkenik, gabonetako ekitaldiek ere tartea izango dute, eta herrietatik kalejiran ibiliko dira Olentzero eta Maridomingi, abenduaren 24an. Urtea amaitzeko, hilabeteko azken ekitaldia Goiko gela taldearen konzzertua izango da Astigarragan. Aldiz, Hernanin, urteroko errondak itxiko du abenduko egitaraua.

KULTUR AGENDA

HERNANI

GAUR

12:30 Munduari itzulia 80 egunean haur antzerkia, Biterin. 

ABENDUAK 7

20:00 Hernasax saxofoi taldearen kontzertua, Biterin.

ABENDUAK 13

19:00 Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak liburuaren aurkezpena, Biterin. Miren Azkarate, egilea, bertan izango da. 

19:00 Literatur solasaldiak. Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak. Gidaria: Ane Mayoz.

ABENDUAK 14

18:30 «Hernani» Musika Eskola Publikoko teklatu taldeen kontzertua, Biterin.

19:00 Literatur solasaldiak. Cualquier otro día. Gidaria: Amaia Garcia.

ABENDUAK 16

19:45 Gabon kanten jaialdia, San Joan Batailatzailearen elizan.

ABENDUAK 17

11:00 San Tomas eguna, Plaza Berrin. 

12:00 Kalejira erdigunean, Ttarlaren eskutik.

18:00 Erromeria Patxi Perez taldearekin, Plaza Berrin. 

20:00 Hernaniko Musika Bandaren gabonetako kontzertua, San Joan Bataiatzailearen elizan. 

ABENDUAK 20

19:00 Arrailak bideokliparen aurkezpena, Biterin.

ABENDUAK 22

19:00 Kepa Junkera berpiztu filma, Biterin.

ABENDUAK 23

16:30 «Hernani» Musika Eskola Publikoko Olentzeroa, erdigunean.

19:00 TIBWE, The Ikusezin Basque Woman Experience antzerkia, Biterin. 

ABENDUAK 24

12:00 Gabon gaueko kale buelta Kantuz abesbatzarekin. Irteera: Milagrosatik.

17:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Zinkoenean.

20:00 Gabon gaueko erronda, erdigunean. 

ABENDUAK 26

10:30-13:00 Haurrentzat ludoteka, kirodegiko frontoian. Abenduaren 28ra arte.

11:00-12:30 Komikigintza tailerra, liburutegian. Abenduaren 28ra arte. 

ABENDUAK 28

18:00 Kattagorrien elezaharra antzerkia, Biterin. 

ABENDUAK 29

19:30 Erre. Aldarri bat bertsoz ikuskizuna, Biterin. 

ABENDUAK 30

22:00 Izaro, Limones de oro kontzertua, kiroldegian. 

ABENDUAK 31

17:30 Urtezahar eguneko erronda, erdigunean. 

KULTUR AGENDA

ASTIGARRAGA

GAUR

13:00 Moriarty eta Gabiltzanian taldeen kontzertua, Erriberan.

16:30 Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko jolasak eta eskulanak, Foru Plazan.

20:00 Iker Galartzaren eta Zuhaitz Gurrutxagaren Lehendakari gaia, Erribera kulturgunean.

BIHAR

16:30 Izurde mutikoa pelikularen proiekzioa, Erriberan.

19:00 Yalda, la noche del perdón pelikularen proiekzioa, Erriberan.

ABENDUAK 9

20:00 Trabajos de interior antzerkia, Erribera kulturgunean. Nork bere burua behatzeko ariketa bat, Behibi´s konpainiaren eskutik.

ABENDUAK 11

17:00 Gure kanoa txotxongilo ikuskizuna. Erriberan.

ABENDUAK 12

18:00 Ehungintza artisau tailerra Tytti Thusberg disenatzaile finlandiarraren eskutik.  

ABENDUAK 13

16:30 Jostailuen bilketa Ikastolako atarian. 

ABENDUAK 14

9:30 Mikologia saioa Igor Garmendiarekin, AEK euskaltegian. 

ABENDUAK 15

16:30 Jostailuen trukea Ikastolako atarian.

17:00 Lur Korta ipuin kontaria, liburutegian.

18:00 Bertsoak epaitzeko irizpideak hizpide, Iker Goñiren eskutik. Erriberan.

19:00 Turroiak egiteko saioa Ana Corcolesekin. Zipotza elkartean.

ABENDUAK 17

10:00 Pintura saio magistrala Ibai Maritxalarrekin.

19:30 ANUXKALDE OI! Kaos Urbano, The Bobby´s, Yakovlev 42, Northcousin eta Zulo. Kontzertuak. Erriberan. 

ABENDUAK 18

12:30 Musika Eskolako ikasleen eguberrietako kontzertua, Erriberan.

16:30 Yoko Oporretan pelikula, Erriberan.

19:00 En los márgenes pelikula, Erriberan. 

ABENDUAK 19

9:30-13:00 / 16:00-20:00 Astigarte 25 urte erakusketa, Erriberan. Abenduaren 30era arte.

19:30 Antología poética liburuaren inguruko solasaldia, Erriberan.

ABENDUAK 20

19:30 Niirlit liburuaren irakurraldia, Erriberan. 

ABENDUAK 23

19:30 Eragiyok abesbatzaren kontzertua, Andre Mari elizan. Pablo Sorozabal omenduko dute bere jaiotzaren 125. urteurrenean.

ABENDUAK 24

11:00 Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera. Foru Plazan abestu ondoren, kalejiran ibiliko dira. 

ABENDUAK 26

11:00-13:00 / 16:00-18:30 Jolas aretoa, kiroldegi azpiko aretoan, urtarrilaren 5era arte.

ABENDUAK 29

17:00 Magia saioa, Erriberan. Asier Kidam, Edu magoa, Marsel eta Xabi Magoa. 

ABENDUAK 30

20:00 Goiko gela taldearen kontzertua, Erriberan. Euskerara moldatutako gospel klasikoko doinuak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!