Hernanik garaipenaren bidera itzuli nahi du Zumarragan Urolaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 3a, 00:00

Hernanik Zubipen jokatutako azken partidua.

Argixaon jokatuko du gaur, 16:00etan, eta lidertzari eutsi nahi dio taldeak aurkari gogor baten aurka.

Hernanik emaitza onen bidera itzuli nahi du gaur, Zumarragan Urolaren aurka, Ohorezko Erregional mailan. Argixaon jokatuko dute hernaniarrek, 16:00etan hasita, eta berriz ere puntuak batu nahi dituzte. Bederatzi partidu jarraian galdu gabe egon eta gero aurreko astean Zubipen galdu egin zuen Hernanik, Beti Gazteren kontra. Gaurko partiduak porrot hori ahazteko balio dezake. 

Ez da partidu erraza izango Urola ere talde sendoa baita. Hernani lider iritsiko da norgehiagokara. 26 puntu ditu talde txuri-berdeak eta puntu baten aldea du Añorga bigarren sailkatuaren aurka. Urola zazpigarrena da sailkapenean, 19 punturekin.

 

Jubenilek Zubipen, gaur Santutxuren kontra

Jubenil Nazional taldeak Santutxuren aurka jokatuko du gaur, 16:00etan, Zubipen. Talde hernaniarra da faborito azken-hirugarren postuan sailkatuta dagoen talde bilbotarraren aurrean. Hernaniarrak denboraldi ona ari dira burutzen eta hamaikagarrenak daude sailkapenean. Bestetik, beste talde nagusiek eta harrobiko talde gehienek atsedenaldia dute. Aurreratu edo atzeratutako partiduak bakarrik jokatuko dituzte Mundarro eta Hernaniko beste taldeek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!