Promozioko bigarren partidua, Iker Salaberriak eta Hodei Expositok

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 3a, 00:00

Goizuetarrak gaur jokatuko du Etxeberriarekin, Lizarran, Zabala eta Gaskueren aurka. Astigartarrak asteartean jokatuko du Tolosan.

Binakako Promozio Txapelketa aurreko astean hasi zen Iker Salaberria goizuetarra eta Hodei Exposito astigartarrarekin. Biek irabazi egin zuten Etxebarria eta Bikuñarekin, hurrenez hurren. Datozen egunetan bigarren jardunaldia jokatuko dute. Honela, Salaberriak gaur izango du partidua, Lizarran, 17:15etatik aurrera. Zabala eta Gaskueren aurka ariko da. Expositok asteartean, San Nikolas egunean, jokatuko du Egiguren V.a eta Erostarberen kontra 17:00etatik aurrera.

 

Baztango txapelketan finalerdiak, infantilek

Beheko mailetan, Hernaniko bost infantil pelotarik Baztango txapelketa pribatuko finalerdiak jokatuko dituzte gaur Iruritan. Imanol Ormazabalek eta Lier Zugastik Iraizoz-Zugastiren (Barañain) aurka jokatuko dute eta Aratz Labakak eta Oier Arsuagak, Armendariz-Salanueva (Lodosa) bikotearen aurka jokatuko dute. Ekhi Osesek eta Adur Otaegik (Behar Zana), Baleztena-Alkortaren (Leitza) aurka jokatuko dute

Asteburu honetan Banakako Gipuzkoako Torneoaren sailkapen faseko azken jardunaldia jokatuko da eta bailarako pelotariek finalerdiak jokatzeko aukerak izango dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!