Greba deialdia gaurko, EAEko eskoletan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 30a, 00:00

Greba egingo dute gaur EAEko hezkuntza publikoan, Hezkuntza Lege berriaren kontra, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Legearen aurreproiektuaren aurrean, eskatu dute «sare publiko bakar, euskaldun eta propiorako bidea» egin beharko lukeen legea, «aukera berdintasuna, kohesio soziala eta euskalduntze prozesua bermatzeko». Abenduaren 14rako ere egin dute greba deialdia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!