Agirre eta Zubiarrain txapeldun, Txomiñenen

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 29a, 00:00
Zubiarrain eta Agirrek lortu dute bigarren mailako txapela.

25-24 lortu zuten garaipena, Pagazperen aurka, Gipuzkoako Bigarren mailako Paleta Gomazko txapelketan.

Alain Agirre hernaniarrak eta Beñat Zubiarrain astigartarrak Gipuzkoako txapela lortu zuten igandean Gipuzkoako paleta goma txapelketako, bigarren mailan, Txomiñeneko frontoian. Pagazpeko Errazti eta Uribarriren kontra 25-24 lortu zuten garaipena partidu ezin berdinduago batean. Behin lehenengo mailara igoera lortuta, txapelarekin borobildu zuten txapelketa. Txapelketa ezin hobea osatu du Mundarroko bikoteak. 

Finala etxean jokatzeak lagundu zion bikote astigartarrari. Azken tantoan erabaki zen finala eta zorteak lagundu zien azken tantoan etxekoei. Jaialdiko bigarren partidua izan zen bigarren mailakoa. Aurretik final nagusia jokatu zuten Errepalako Antxordoki eta Arizmendik, Azkoitiako Aizpururen eta Epelderen kontra. Errepalako bikotea nagusi izan zen eta 25-19 garaitu zituzten azkoitiarrak. Partidu honetan ez zen bigarren mailako emoziorik izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!