Zapore gazi-gozoko jardunaldia pelotari hernaniarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 29a, 00:00
Hernaniko pelota eskola bere fruituak ematen ari da.

Joseba Arretxe eta Manex Alberdi kadeteek 22-9 galdu zuten Aretxabaletaren aurka 3. mailako finalean.

C.D. Hernaniko pelotariek emaitza onak lortu zituzten pasa den asteburuan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. 18 garaipen eta 11 porrot izan da balantzea zapore gazi-gozoko jardunaldian, hiru partidu oso garrantzitsu galdu baitziren.

Gipuzkoako Binakako Txapelketan Joseba Arretxe eta Manex Alberdi bikote kadeteak 22-9 galdu zuten Gonzalez-Beitiaren (Aretxabaleta) aurka Aretxabaletan jokatu zen probintzia mailako torneoko hirugarren mailako finalean.

Hernaniko bikoteak ez zuen bere ohiko mailan jokatu eta frontoiko baldintza zailetara ere ez ziren nahi bezala egokitu. Euren etxean jokatzen zuten pelotarien aurka gutxiago izan ziren. Galdu arren, hernaniar pelotariak zoriondu behar dira egin duten txapelketa haundiagatik, bertan partida guztiak irabazi baitituzte, finala izan ezik.

 

Gipuzkoako errendimenduko txapelketan emaitza onak

Jardunaldi honetan hasi zen Gipuzkoako errendimenduko azken fasea eta C.D. Hernani taldeko lau pelotariek, bi emaitza on izan zituzten eta bi txarrak.

Ekhi Oses eta Oier Arsuaga infantilak, final-laurdenetarako sailkatu dira. Osesek 8-1, 8-2 irabazi zion Valleri (Aretxabaleta) eta Arsuagak zailtasun gehiagorekin, Alberdi (Txapagain) garaitu zuen 8-7 eta 8-7.

Hegoi Zabala alebina eta Imanol Ormazabal infantila, txapelketatik kanpo geratu dira. Mundarroko Cuestak eta Isastik ere irabazi egin zuten. Galarragak eta Anzak, galdu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!