Txomiñenen jokatuko dute finala bihar, Agirrek eta Zubiarrainek

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 26a, 00:00
Beñat Zubiarrain eta Alain Agirre.

Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatuko dute, 16:00etan hasita, nagusien bigarren mailan. Bertan jokatuko da lehenengo mailako finala ere.

Jaialdi potentea izango da bihar arratsaldean, Astigarragako Txomiñene frontoian. Bertan jokatuko dituzte palako Gipuzkoako Txapelketako bi finalak, mutil nagusietan, 16:00etan hasita. Eta horietako batean, gainera, Alain Agirre hernaniarrak eta Beñat Zubiarrain astigartarrak jokatuko dute. Bigarren mailako finala izango da haiena, eta Pagazpeko Errazti eta Uribarriren kontra jokatuko dute. Txapelketa bikaina osatu dute Agirrek eta Zubiarrainek, eta behin lehenengo mailara igoera lortuta, txapelarekin borobildu nahi dute.

Jaialdiko bigarren partidua izango da haiena, eta aurretik jokatuko da mutil nagusien lehenengo mailako finala. Errepalako Antxordoki eta Arizmendi ariko dira, Azkoitiako Aizpururen eta Epelderen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!