Promozioko Binakakoan, Exposito eta Salaberria

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 00:00

Bikuñarekin ariko da astigartarra, eta Etxebarriarekin goizuetarra. Gaur bertan hasiko da txapelketa.

Hodei Exposito astigartarra eta Iker Salaberria goizuetarra, biak aukeratu ditu Aspek, Promozioko Binakako Txapelketan aritzeko. Iñigo Bikuña donostiarra izango du bikotekide Expositok, eta Oier Etxebarria igorretarrarekin ariko da Salaberria.

Gaur bertan hasiko da txapelketa, 22:15etan Azkoitian; eta bertan ariko dira Salaberria eta Etxebarria, Egigurenen eta Erostarberen kontra. Duela bi urte ere jokatu zuten elkarrekin, goizuetarrak eta igorretarrak; eta maila bikainean aritu ziren. Ligaxkan, 14 partidutik 13 irabazi zituzten, eta aurreneko postuan bukatu zuten. Baina ezin izan zuten torneo bikaina borobildu, eta semifinaletan geratu ziren txapelketatik kanpo. Hori horrela, txapelketa ona osatu dezakete, eta goizuetarrak badauka aukera bigarren txapela janzteko, lau t'erdikoa irabazi ondoren.

Mailara egokitzen eta ikasten jarraitzea izango du helburu Expositok, eta atzelari beterano bat izango du ondoan, horretarako. Edonola ere, dagoeneko erakutsi du bere maila astigartarrak, debutatu berritan lau t'erdikoaren semifinaletara iritsita. Datorren asteazkenean jokatuko dute estreinakoa Expositok eta Bikuñak, 17:00etan Eibarren, Zabalaren eta Gaskueren kontra

Zortzi bikote ariko dira txapelketan, eta 14 partidu jokatuko ditu bikote bakoitzak, ligaxkan. Bi bikote onenak semifinaletara sailkatuko dira, eta hurrengo lau bikoteek play-offa jokatuko dute, erabakitzeko beste zein bi bikotek egingo duten aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!