Tuperrak eskuratzeko aukera gaur, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 24a, 00:00

'Patu tuperren, mesedez' kanpainaren barruan banatuko ditu Mendialdea Mankomunitateak. Aranoarrek, berriz, azaroaren 28an eskuratu ditzakete tuperrak.

 'Patu tuperren, mesedez' kanpaina jarri du abian Mendialdea Mankomunitateak, plastikozko poltsak erabili beharrean, ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko: «kanpaina hau jarri dugu abian ahalik eta pertsona eta establezimendu gehienek eskualdeko saltokietan erosketa egiterakoan bilgarri berrerabilgarriak erabili ditzaten. Haragia, arraina eta fianbreak erosterakoan, plastikozko poltsak eta bestelako ontziak sehiestearekin bakarrik murriztu egiten dira produktuak merkatuetatik edo saltokietatik gure etxeetara garraiatzeko sortutako hondakinak».

Hala, Mendialdea Mankomunitateak bi tuper jarri ditu nahi duten pertsonen eskura, harategietan eta arrandegietan erosketak egiteko eta erositako produktuak modu seguruan kontserbatu eta garraiatzeko. Hori horrela, goizuetarrek gaur eta azaroaren 29an izanen dute tuperrak eskuratzeko aukera. Gaur goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean hartu ditzakete tuperrak, dantzetako lokalean; eta azaroaren 29an, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara.

Aranoarrek, berriz, azaroaren 28an izanen dute horretarako aukera, Aranoko udaletxean, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!