Sendabelarrei buruzko hitzaldia eskainiko du Garbiñe Larreak, gaur, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 23a, 00:00

Gaurko zitaz gain, Garbiñe Larrea urnietarrak Hernanin aurkeztuko du 'Sendabelar baratzea' atera berri duen argitalpena, larunbatean. Goizeko 11:00etan izango da aurkezpena, Kulturarteko Plaza Feministan.

Bi hitzordu ditu aste honetarako Garbiñe Larrea urnietarrak; bat Astigarragan, eta bestea, berriz, Hernanin. Gaur arratsaldeko 18:30etan, sendabelarrei buruz idatzitako liburuan (Sendabelarrek dakitena) oinarritutako hitzaldia eskainiko du Larreak, Erribera kulturgunean. 

Larunbatean liburu berriaren aurkezpena, Hernanin

Duela urtebete, azaroaren 2an, hain zuzen, Sendabelarrek dakitena liburua kaleratu zuen eta urtebetera bigarren argitalpena argitaratu du: Sendabelar baratzea. Hori horrela, liburu berri honen aurkezpena egingo du Larreak, larunbat honetan. Goizeko 11:00etan hasiko da aurkezpena, Kulturarteko Plaza Feministan. Aurkezpen berezia izango dela aurreratu dute antolatzaileek; hitzaldia amaituta, landaketa egingo baitu eta malba dastatzeko aukera ere egongo da.

Liburu honek erakusten du sendabelarrek dituzten balio terapeutikoez gain, dituzten erabilera gastronomikoak eta kosmetikoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!