Hirugarren garaipena segidan, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 22a, 00:00

64-59 nagusitu zitzaion etxean, Mondragoni, mutilen Gipuzkoako bigarren mailan.

Denboraldiko unerik gozoenean dago Hernani, mutilen Gipuzkoako bigarren mailan. Hirugarren garaipena lortu zuen segidan, larunbatean, Mondragon Unibertsitateari irabazita (64-59). Aurreneko laurdenean abantaila lortu ondoren (23-13), tartea murriztu zuen Mondragonek, atsedenaldirako (37-33). Eta hortik aurrera berdinduta izan ziren, baina hernaniarrak beti aurretik. Bi punturen aldearekin iritsi ziren azkeneko hiru minutuetara (57-55), eta horri eustea lortu zuten.

Mundarrok, aldiz, ez zuen aukerarik izan ostiralean, Inter de Mitente indartsuaren kantxan (79-62), mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan. Donostiarrek tarte haundia zabaldu zuten aurreneko zatian (40-24), eta erabakigarria izan zen hori, astigartarrak tartea murrizten saiatu ziren arren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!