Errigoraren kanpainak, 236 saski bailaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 21a, 00:00
Errigorako arduradunak, kanpainaren bukaerako agerraldian.

Guztira, 13.000 saski banatuko dituzte, eta 200.000 euro bideratu Ager zonaldeko euskalgintzara.

Bukatu da Errigoraren aurtengo kanpaina, Bat egiteko garaia da lelopean; eta aditzera eman dutenez, 13.000 saski banatuko dituzte, Nafarroa erdi eta hegoaldeko dozenaka nekazarik bildutako uztarekin osatutakoak. Horietatik, 236 saski iritsiko dira Urumea bailarara: 176 saski eskatu dituzte Hernanin, 32 Goizuetan, eta 28 Astigarragan.

Saldutako saski guztiei esker, 200.000 euro bideratu ahal izango dituzte Ager zonaldeko euskalgintza egitasmoetara: bertako AEKren euskaltegietan bekak lantzeko, eskoletan D ereduko lerroak bultzatzeko, eta Agerraldia egitasmoaren baitan urte osorako agenda zabala osatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!